Nabarralde NABARMENA  

Mikel Carramiñana
70. urtez gerra eta bakearen ikur
Berria


Kondor Legioaren hegazkinek Gernika bonbekin eraso zutenetik 70 urte beteko dira gaur. Bonbardaketa bizi zutenek herriaren irudia bizi-bizi dute gogoan: "Sua besterik ez zen".

Espainiako Errepublikako Gobernuaren aurka matxinatuak Euskal Herria hartzeko lehian ari ziren 1937ko apirilean. Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritzapean Bizkaia babesteko borrokan ari ziren gudariak eta batailoi ezkertiarrak. Eibar (Gipuzkoa) hartu berria zuen Mola jeneralak eta, Bilborako bidean, izuaren estrategiaz baliatu zen aurrera egiteko. Propaganda orriak zabaltzen zituen errenditzea eskatzeko, Bizkaia birrinduko zuela mehatxuarekin, horretarako bitarteko nahikoak bazituela agintzen zuen orri horietan. Otxandio eta Durangoko bonbardaketekin frogatu zuen benetan ari zela. Handik gutxira, apirilaren 26an, mundu osoan oihartzuna izango zuen erasoari ekin zion Alemaniako Kondor Legioak eta euskaldunen sinbolo zen Gernikako herria bonbekin eraso zuen. Gerraren hondamendiaren eta bakearen ikur bilakatu zen harrezkero.

Gernika gerra frontetik 30 kilometrora zegoen eta garai hartan 8.000 biztanle inguru zituen. Francoren aldekoek bonbardaketaren ostean esan zutenez helburu militarrak baziren herrian, Errenteria zubia kasu. Arratsaldeko 16:30ak aldera, Dornier 17 hegazkin bakar bat agertu zen herrian. 50 kiloko 12 bonba jaurti zituen, guztiak zubitik urrun. Laster agertu ziren Italiako Savoia motako beste hiru bonba-hegazkin. Hiru ordu eta erdiz, Condor Legioaren gainerako hegazkinek, Heinkel 11 eta Junkers 52ek, hogei inguruk, 30.000 kilo lehergailu jaurti zituzten Gernikan.

Askotariko bonbak erabili zituzten, pisu eta eragin desberdinetakoak, lehertzekoak eta su-eragileak. Halako bonba txikiek sua zabaldu zuten herri osoan. Bitartean, Heinkel 52 ehiza-hegazkinek metrailetaz tirokatzen zituzten ihes egiten ari zirenak. Lehenengo bonbekin kanpaien hotsak entzun eta babeslekuetara jo zuten herritar askok. Besteek mendira ihes egin zuten. Ehunka lagunek, ordea, ez zuten non ezkutatzerik izan. Eusko Jaurlaritzak 1.600 hildako baino gehiago izan zirela esan zuen orduan, suak kiskalitakoak zenbatzea zaila zen arren. Egun, historialari gehienek onartzen dute 400 hildako inguru izan zirela. Manuel Monteroren arabera, 250 inguru izan ziren. Eguna kazetak bonbardaketaren berri eman zuen apirilaren 28an: "Etxe gutxi gelditu dira ukitu barik Gernikan. Alde gehienetan jausi ziren bonbak. Elizak ere su eta gar ageri dira, kea eta odola besterik ez dago".

Bonbardaketa bizi zutenek dira, alabaina, egun hartako kronikarik sinesgarriena plazaratu dezaketenak. 70. urtez gogoratuko dute gaur Itziar Arzanegik, Pedro Baliñok eta Josefina Odriozolak arratsalde hartako sarraskia.

Itziar Arzanegi

bonbardaketaren lekukoa

"Koadrokoak baino okerragoak izan ziren kaleko irudiak"

Pablo Picassoren artelanari begira, Itziar Arzanegik koadroaren behealdean besoak luzatuta ageri den giza irudiari erreparatu dio. 81 urte ditu gaur egun, baina 11 besterik ez zituen Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zutenean. "Hauek baino okerragoak izan ziren kaleko irudiak", dio koadroa eskuan. Inoiz ez da Madrilera joan benetako koadroa ikustera. "Zertarako? Originala ikusi nuen, benetan gertatutakoa". Asteleheneko azoka eguna zen 1937ko apirilaren 26koa.

Herriko alde zaharrean bizi zen arren, egun batzuk lehenago lehengusuen Lumoko baserrira eraman zuten. "Mendian zegoen eta handik, Gernika osorik ikus zitekeen, balkoi baten modukoa zen". Handik ikusi zituen arratsaldeko laurak aldera iparraldetik etorritako lehenengo hegazkinak. Laster "bonben danbada eta tiro hotsak" izan ziren nagusi. Beldurtuta zegoen baina etxetik atera zen lehengusinarekin. "Lurretik arrastaka atera ginen eta pinudi batean ezkutatu". Aurrean garrasika ari zen emakume bat ikusi zuten. "Gudari batzuek isiltzeko eskatzen zioten, hegazkinak erakarri eta bertan hilko zutela bestela". Handik gutxira hegazkin bat agertu eta andrea hil zuen. Ikaratuta alde egin zuen Itziarrek eta erreka baten ondoan ezkutatu zen. "Iluntzeko zortziak arte ez ziren bonba zaratak isildu". Herria ikusi eta ikaragarria iruditu zitzaion: "sua besterik ez zen herrian". Hondamenditik aldendu eta Sukarrietara eraman zuten. Azken urteotan, bonbardaketaren urtemugen harira egindako ekitaldietan Alemanian izan da. Hunkituta gogoratzen du Berlinen hurbildu zitzaion emakume batek esandakoa: "Bere aita erasoan parte hartu zuen pilotua zen, eta han egindakoagatik bizitza osoan bakerik ez zuela izan kontatu zigun".

Pedro Baliño

Bonbardaketako lekukoa

"Herria kiskalita zegoelako ez ziguten sartzen utzi"

Gernikako zubia matxinatuen helburu militarra izan zitekeenik inoiz ez zuen sinetsi Pedro Baliñok: "Ez zuen ez hanka ez bururik, beste hainbat hiritan zubiak hondatu arren, batetik bestera pasatzeko moduak bazituzten, Bilbon bezala". Durangon gertatutakoa bazekitela aitortzen du, "horretarako adina nuen-eta, 16 urte", hala ere, Gernikan halakorik egin zezaketenik ez zuela inork espero dio. Babeslekuak egin eta neurriak hartu ziren arren, "Gernikan eragin zuten hondamendia gerta zitekeenik ez genuen uste".

Tren geltokian zegoen lehenengo hegazkinak agertu zirenean eta mendira egin zuen ihes. "Osorik ikusi nuen bonbardaketa handik". Batetik bestera mugitzen zela gogoratzen du, "hegazkinen tiroei ihes egiteko, metraileten soinua ondoan entzuten nuen-eta". Horrela igaro zuen erasoa eta, herrira bueltatzeko bidean, erasoaren ondorioak topatu zituen: "Hamar gorpu ikusi nituen, ezagun bat tartean". Gernikaraino heltzerik ez zuen izan, "herria kiskalita zegoelako, ez ziguten sartzen utzi".

Josefina Odriozola

bonbardaketako lekukoa

"Hasieratik jakin genuen alemaniarrak zirela"

Herritik kanpo bizi zen 14 urteko Josefina, inguruko Baserri batean, "azoka eguna zelako jaitsi ginen herrira". Lehenengo hegazkinak heldu bezain laster, baserrira bueltatu eta han babestu ziren. "Kanpora atera ezinik geunden, metrailatzen ari baitziren kanpoan eta beldurtuta geunden bonben eztandekin". Errepublikak hegazkinik ez zuela entzuna zuen Josefinak eta, horregatik, "hasieratik jakin genuen alemaniarrak zirela; alemaniarrak Francoren agindupean".



Gernika
Ekitaldiak
Gaur


1o:30: 'Gernika 07.70' erakusketaren inaugurazioa. Antolatzailea: Gernika 07/70
12:00: Bakearen aldeko manifestua irakurtzea eta sinatzea Juntetxean. Antolatzailea: Gernika 07/70
15:45: Sirena hotsa pasealekuan. Antolatzailea: Gernika Batzordea.
16:30: Bonbardaketaren biktimei lore eskaintza hilerrian. Antolatzailea: Gernika 07/70 eta Udala.
19:30: Bakearen eta adiskidetzearen aldeko Gernikako III. Sariak Lizeo Antzokian. Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala, Gernika Gogoratuz, Bakearen Aldeko Gernikako Museoa, Kultur Etxea eta Gillen Humbolt Alemaniako kultur elkartea.
21:00: 'Gernika. Bonbardaketa' dokumentalaren estreinaldia Jai-Alai frontoian.
21:30: Manifestazio kandelekin. Bertsolariak, txalapartariak, dantzariak eta dultzaineroak izango dira bertan. Amaieran Dulcie September kolonialismoaren kontrako militantea eta ANCko ordezkaria omenduko dute. Antolatzailea: Gernika Batzordea.

George Steer kazetariak zabaldu zuen berria munduan

Picassoren koadroarekin batera, The Times eta The New York Times egunkarietarako George Steer (1909-1944) gerra berriemaileak idatzitako kronikek zabaldu zuten nazioartean Gernikako bonbardaketaren berri. Reuters, Daily Express eta Star hedabideetako kazetariek ez bezala, "Steerrek hausnarketarako denbora hartu zuen, ez zuen telegrama soil bat egin". Nicholas Rankinek Steerren biografiaren egileak azaltzen duenez, "horregatik argitaratu zuten hilaren 28an".

Steerrek berehala ulertu zuen gertaera hura terrorismoa zela, herria beldurtzeko ekintza zuzena", dio Rankinek. "Haren kronika ez zen 26an gertatutakoaren deskribapen hutsa, gerra egiteko modu berriarena baizik". Francoren aldekoek 1937ko apirilaren 29an sartu ziren herrian eta "gorriei" leporatu zieten hondamendia. Kazetari britainiarrari esker, egia zabaldu zen munduan: "historiaren lehen zirriborroa egin zuen".

Espainiak biktimei barkamena eskatzeko zilegitasuna duela berretsi du Azkaratek

Frankismoko biktimei ez zaiela oraindik barkamena eskatu adierazi du Jaurlaritzako bozeramaileak

Espainiako Gobernuak Frankismoaren biktimei barkamena eskatzeko "zilegitasun guztia" duela berretsi du Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek. Bere iritziz, Espainiako Gobernua da gaur egun Espainiaren ordezkari instituzional nagusia, eta bere iritziz, hari dagokio Espainiaren izenean barkamena eskatzea. "Espainiako Gobernuak Frankismoa arbuiatzeko eta Espainiaren izenean egin ziren krimenengatik barkamena eskatzeko zilegitasun guztia du".

Egungo Espainiako Gobernua demokratikoa izan arren, iraganeko gertaerak bere gain hartu beharko lituzkeela adierazi du. "Inork ezin du esan egungo Espainiako Gobernua Frankismoaren oinordekoa denik, Alemaniako Gobernua nazien erregimenarena ez den bezala". Alemaniako Gobernuko presidente ohi Roman Herzogek Alemanian izandako erregimen naziak sortutako kalteengatik barkamena eman zuela gogorarazi du, eta Espainian hori oraindik egin ez dela adierazi du.

Hori dela-eta, herenegun Espainiako Gobernuari barkamena eskatzeko eskatu zionean, PSE-EEren erreakzioak "harriturik" utzi dituela esan du. Azkaratek eskatutakoa "lehen mailako zentzugabekeria politiko eta historikoa" zela esan zuen PSE-EEko parlamentari Isabel Zelaak. Sozialistaren iritziz, ez dagokio PSOEren Gobernuari Frankismoan gertatutakoagatik barkamena eskatzea.

Bakearen alde munduko hainbat agintari batuko dira Gernikan

'Gernika bakearen alde' manifestua irakurriko dute gerra jasan duten hainbat herrietako ordezkarik

"Etorkizuna orainalditik eraiki behar dugu". Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel Saridunaren arabera bakea lortzeko gaurtik egin behar da lan. Hala adierazi zuen atzo, Lehendakaritzan, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Gernikako bonbardaketaren 70. urteurreneko ekitaldietan parte hartzera etorritako alkateak hartu zituen ekitaldian. Hain justu, Gernika bakearen alde manifestua irakurriko dute gaur eguerdian Gernikako Juntetxean.

"Munduan indarkeria eta gatazka egoerak bizi direnean, batu eta berdindu gaitzakeena aurkitu behar dugu bakerako bideak eraikitzeko", esan zuen Esquivelek. Lehendakariarekin egindako bileran, Perez Esquivel ez ezik, Hiroshimako alkate eta Bakearen aldeko alkateak Elkartearen presidente Tadatoshi Akiba, Poloniako Oswiecim hiriko alkate Janusz Marszalek, Auschwiteko Nazioarteko Batzordearen ohorezko presidente Julius Goldstein eta Gernikako alkate Miguel Angel Aranaz hartu zituen, besteak beste.



Pedro Baliño
"Herria kiskalita zegoelako ez ziguten sartzen utzi"
bonbardaketaren lekukoa


Pablo Picassoren artelanari begira, Itziar Arzanegik koadroaren behealdean besoak luzatuta ageri den giza irudiari erreparatu dio. 81 urte ditu gaur egun, baina 11 besterik ez zituen Alemaniako hegazkinek Gernika bonbardatu zutenean. "Hauek baino okerragoak izan ziren kaleko irudiak", dio koadroa eskuan. Inoiz ez da Madrilera joan benetako koadroa ikustera. "Zertarako? Originala ikusi nuen, benetan gertatutakoa". Asteleheneko azoka eguna zen 1937ko apirilaren 26koa.

Herriko alde zaharrean bizi zen arren, egun batzuk lehenago lehengusuen Lumoko baserrira eraman zuten. "Mendian zegoen eta handik, Gernika osorik ikus zitekeen, balkoi baten modukoa zen". Handik ikusi zituen arratsaldeko laurak aldera iparraldetik etorritako lehenengo hegazkinak. Laster "bonben danbada eta tiro hotsak" izan ziren nagusi. Beldurtuta zegoen baina etxetik atera zen lehengusinarekin. "Lurretik arrastaka atera ginen eta pinudi batean ezkutatu". Aurrean garrasika ari zen emakume bat ikusi zuten. "Gudari batzuek isiltzeko eskatzen zioten, hegazkinak erakarri eta bertan hilko zutela bestela". Handik gutxira hegazkin bat agertu eta andrea hil zuen. Ikaratuta alde egin zuen Itziarrek eta erreka baten ondoan ezkutatu zen. "Iluntzeko zortziak arte ez ziren bonba zaratak isildu". Herria ikusi eta ikaragarria iruditu zitzaion: "sua besterik ez zen herrian". Hondamenditik aldendu eta Sukarrietara eraman zuten. Azken urteotan, bonbardaketaren urtemugen harira egindako ekitaldietan Alemanian izan da. Hunkituta gogoratzen du Berlinen hurbildu zitzaion emakume batek esandakoa: "Bere aita erasoan parte hartu zuen pilotua zen, eta han egindakoagatik bizitza osoan bakerik ez zuela izan kontatu zigun".



Editorial
Recordar, hacer justicia, construir la paz
Gara


Hoy se conmemora el 70 aniversario del bombardeo de Gernika. Siete décadas han transcurrido desde que la legión Cóndor, enviada por la Alemania nazi en apoyo del alzamiento de Franco, redujera a escombros la villa foral. Este nuevo aniversario se conmemorará con una serie de actos que quieren servir de homenaje a las víctimas y ayudar a mantener la memoria. Un documental contribuirá en esta ocasión a esa labor, y en especial volverá a poner la atención en el hecho de que en Gernika trataron de cometer un crimen doble, el primero contra la población civil indefensa, el segundo contra la verdad.

Coincidiendo con el 70 aniversario de Gernika, el Gobierno de Lakua cursaba ayer mediante declaración oficial una doble petición al Estado español. De una parte, insistía en la reclamación de que el "Guernica" de Picasso debe ser trasladado al lugar que inspiró a su autor. Cabe añadir que sería oportuno que ese traslado se hiciera a tiempo de que los supervivientes pudieran contemplar una obra que ha servido como pocas para denunciar la barbarie fascista.

Manifiesta en su segunda petición el Gobierno de Lakua que el Gobierno y el Parlamento españoles deben pedir perdón a las víctimas del bombardeo y condenar el franquismo. Una petición, igualmente, de justicia, pero que Lakua fundamenta en un argumento falaz como pocos. Expresa que "el actual Gobierno y el Parlamento españoles son herederos de aquel Gobierno legítimo de la República" y tienen por tanto "la legitimidad democrática para condenar la dictadura franquista y pedir perdón por todos los crímenes cometidos en nombre de España". Las actuales instituciones españolas no enlazan con la legitimidad republicana. Al contrario, emanan de un proceso de reforma que conecta, nada menos que por la cabeza del Estado, con la dictadura franquista, y se fundamentan en una Constitución que autoriza al Ejército a intervenir para "preservar la unidad de España". Ni en 1937 ni en 2007 son admisibles las falsificaciones. La memoria y la justicia son esenciales en la construcción de una paz justa que setenta años después sigue pendiente.



César Arrondo
Gernika, a 70 años del horror
Deia


El 26 de abril de 2007, se cumplen 70 años del bombardeo que la aviación nazi realizara sobre la Villa de Gernika. Fue este un primer ensayo, de lo que sería en adelante la guerra moderna de los siglos XX y XXI, donde la justificación ideológica, económica y la intolerancia, permitirá a los poderosos del mundo, barrer con ciudades, culturas, etnias y pequeñas naciones. Mucha gente se pregunta: ¿Por qué Gernika? Porque es el símbolo de un pueblo, como el vasco, que ha estado allí desde hace unos 7000 años, a ambos lados de los Pirineos, con sus leyes, su democracia, su lengua, su cultura y su estilo de vida. En este sentido, Franco sabía muy bien el significado que la ciudad, su Casa de Juntas y su Roble, tenían para el pueblo vasco.

Para ejemplificar el sentimiento del pueblo vasco ante el bombardeo, no hay nada mejor que las declaraciones a la prensa vasca del día después, del Lehendakari José Antonio Agirre, cuando afirmaba: "Los aviones alemanes, al servicio de los rebeldes españoles, han bombardeado Gernika, arrasado este pueblo histórico tan venerado por todos los vascos. Han intentado herirnos en los más profundo de nuestros sentimientos patrióticos, dejando bien en claro una vez más, lo que Euzkadi puede esperar de todos aquellos que no dudan en arrasar hasta la última piedra el santuario que representa los siglos de nuestra libertad y democracia. Ante semejante atrocidad, todos los vascos, debemos reaccionar con violencia, jurando desde lo más profundo, nuestros corazones defender si llega el caso, los derechos de nuestro pueblo con una determinación y heroísmo sin precedentes. No podemos ocultar la gravedad del momento, pero la victoria no podrá ser nunca del invasor, si alimentando nuestra moral con fuerza y determinación nos armamos de valor para derrotarlos".

El 26 de abril, los vascos desarrollarán todos los rituales correspondientes para enaltecer la fecha, con el fin de perpetuar la memoria del hecho histórico. Y también la diáspora se sumará a las innumerables demostraciones de recuerdo, recogimiento y sentimiento. En tal sentido, los oficios religiosos, homenajes junto al árbol, recordatorios en los medios, testimonios y demás actividades ilustrativas, marcarán la jornada del 70 aniversario.

Pero imagino que íntimamente, la mayoría de los vascos y sus descendientes tienen muy en claro que lo ocurrido el 26 de abril de 1937, fue el inicio del un plan sistemático del nacionalismo español, para minimizar cultural y políticamente las posibilidades de autodeterminación de la nación vasca. En este sentido, hoy sobrevuela el País Vasco la irracional violencia de ETA, y de igual manera responde el Estado, a partir del cierre periódicos en Euskera, la ilegalización de formaciones políticas, limitando el uso de la lengua, dispersando a los presos vascos y hasta se prohíbe al País Vasco, tener sus propias representaciones deportivas.

Esta bien conmemorar y mantener la memoria histórica, pero mucho mejor es vincular los hechos de una historia lineal, que ya lleva 70 años, donde los vascos han resistido el embate contra sus derechos históricos, entre ellos, a ejercer su derecho a decidir. En tal sentido, hay un pueblo que se ilusiona y sueña con vivir en democracia, libertad y paz, y que mantiene muy presente las sabias palabras de su Lehendakari José Antonio Agirre: "Debemos jurar desde lo más profundo de nuestros corazones defender los derechos de nuestro pueblo, con determinación y patriotismo".

* Es profesor de la Universidad Nacional de La Plata, en Argentina