» español   » euskera   » français   » english


» About Nabarralde

» Subscription

» Map of Navarre

» About Navarre
   History
   Language & Culture
   Adm/Territorial Division

» Navarre papers
   Environment
   History
   Identity
   Patrimony
   Roads
   Sovereignty
   Society
   Symbols
   Women

» Programs
   Special events
   Talks
   Newsletter/Magazine
   Articles distributed
   Content creators

» NA-leku

» Store

» Contact us

Artzain-erromantizismoa

Roberto Gz. De Viñaspre

Aspaldian neukan, hegoaldeko euskal herritarra naizen aldetik, sentipen baten gainean izkiriatzeko asmoa, baina, batetik, ez nuen termino egokirik aurkitzen hainbeste gogaitzen nauen pentsamoldea izendatzeko eta, bestetik, ene arrazoiak zehatz eta garbi argudiatu ezean arriskua zegoen gaizkiulertua sortzeko eta irakurle bat edo beste nekarazteko.

Eta hara non idoro ditudan kateatu nahiko nituzkeen ideiak ondo baino hobeto adierazita, gaurkotasun osokoak diren beste gogoeta askorekin batera, 1934an Anacleto Ortuetak argitara emandako testu batean. Egile bilbotar honen lehen bi liburuak Gaizka Arangurenek laburbildu ditu eta "Nabarra. Estado político de Vasconia" izenburupean plazaratu berria da Nabarralderen eta Pamiela etxearen eskutik.

Aranaren bizkaitarrismoa nagusi zen gerra aurreko urte haietan, Ortuetak arrakastarik gabe eskatu zuen euskal abertzaletasunak Nafarroaren erreferentzia historiko eta politikoa har zezala, eta bere garaikideen begiak zabaltzen ahalegindu zen.

Egun, askotxoren buruan bizirik dago euskaltasunaren kontzeptu murriztailea, Ortuetak duela hirurogeita hamar urte buru argiz artzain-erromantizismoa zeritzona. Oraindik badira, pentsaera bukolikoaren pean, euskaltasunaren muina Euskal Herriko isurialde atlantikoan baino aurkitzen ez dutenak, ardi txuriz zipristindutako zelai berdeetan, Txomin Agirrek eta bestek deskribatutako baserri idilikoetan. Arabako eta Nafarroako galsoro horizkatuak eta baserri bakandurik gabeko paisaia, ordea, Euskal Herriaren estereotipo jatorretik kanpokoa begitantzen zaie, Gaztelarenetik edo Aragoirenetik hurbilago. Ortuetaren irudiko, euskaltasun murriztaile honek ezinbestean darama isurialde mediterraneoko euskaldunak bigarren mailakotzat hartzera. Garaipen ederra espainiar historiografiarena: euskal estatuak hiriburu Iruñea izan duela eta atzo arte, XVIIIeko bukaera arte Araban eta XIXeko erdira arte Nafarroan, isurialde mediterraneo gehiena atlantikoa bezain euskalduna izan dela ahantzarazi digu.

2003 urtarrilak 26