» español   » euskera   » français   » english


» About Nabarralde

» Subscription

» Map of Navarre

» About Navarre
   History
   Language & Culture
   Adm/Territorial Division

» Navarre papers
   Environment
   History
   Identity
   Patrimony
   Roads
   Sovereignty
   Society
   Symbols
   Women

» Programs
   Special events
   Talks
   Newsletter/Magazine
   Articles distributed
   Content creators

» NA-leku

» Store

» Contact us

800 Hondarribia

Jose Ramón Enparan eta Jaime Anduaga (Hondarribia)

Aurten gogora dakarkigu Gaztelako Alfonso VIII.ak, 1203. urtean Hondarribia hiribildu izendatu izana baina Hondarribiaren historia ez da noski, urte horretan hasten

Jakin berri dugu 5.000 urteko giza-hondakinak aurkitu dutela gure lurralde honetan.

Erromatar garaietan Ptolomeok eta Estrabonek lurralde hauetan bizi izan ziren jendeaz hitz egin zuten, baskoi izenekoak, hain zuzen.

Gerora, XII. Mendean, Santiago Bidean barrena zebilen Aymeric Picaud frankoak, bere Codex Calixtinus edo Santiagorako Gida-liburuan hauexe idatzita utzi zuen: "...euren hizkera entzutean zaunkarena datorkizu burur, eurena hizkuntza erabat petrala eta arlotea da. Jainkoari, Urcia deitzen diote; Honen Amari, Andrea Maria; Ogiari, orgui; arduari, ardum: okelari, aragui; arrainari, araign; bizilekuari, echea; etxeko jaunari, iaona eta honen emazteari, andrea (...) benetan herri basatia dela, beste guztien aldera beren ohiturak era izakera direla eta erabat ezberdinak dira..."

1200. urtean Gaztelako Alfonso VIII.ak Nafarroako Antso VI.a Jakintsuak eraikitako Nova Victoria (Gasteiz) konkistatu zuen eta honekin batera baita Nafarroari zegozkion beste eskualde batzuk ere, hauen artean Hondarribia.

Konkista honen ondoren , Gaztelako erregeak, Sancto Sebastianoaren Nafarroako Forua berretsi eta lehendabiziko aldiz, Donostia ez zen herrixka bati eman zion, hau 1203ko "Carta Puebla" deritzon horren bidez gauzatu zen.

Urtebete beranduago, Alfonso VIII.ak oso gaixo zegoelarik bere testamenduan zin egin zuen "Promitio etiam quod, si Deus dederit michi sanitatem, ego restituam regi Navarre omnia que teneo de ponte Araniello usque ad Fontem Rapidum, et Castella de Buraon, de Sancta Vicentio, de Toro, de Marannon, de Alcavar, de Sancta Cruce de Campego, villam de Antonnana et castellum de Atauri et de Portella de Cortes. Scio enim quod hec omnia predicta de Regno Regis Navarre debent esse et ad eum pertinere"

Hau da, "Jainkoak osasuna emango balit, zin egiten dut Nafarroako erregeari itzultzea Araniello zubitik Fuenterrabiaraino daukan guztia, zeren jakin badakit esandako leku guzti hauek Nafarroako erresumarena direla eta beretzat izan behar direla..."

Ez zuen ordea, emandako hitza bete eta osasuna, eskatu zuen bezala, osasuna berreskuratu zuenerako ahaztu egin zuen promesa.

Horrenbestez, "Carta Puebla"ren emate hau ez zen gertakari isolatu eta doakoa izan, Gaztelako eta Aragoiko erregeek Nafarroaren konkistan egindako lur-zatiketan ulertu behar da, Historiak hala dio eta.

Antonio de Nebrijak, gaztelerazko lehenengo gramatikaren egileak, 1492. urtean hala dio: " Ez bakarrik gure fedearen etsaiak, baita Espainarekin edozein harremani ekiten dioten horiek ere, hala bizkaitarrak eta nafarrak nola frantsesak eta italiarrak, den-denek dute Gaztelako hizkuntza ezagutzeko betebeharra..."

Bestetik, Euskal Herria inoiz ez dela esistitu esaten digute zenbait espainol eta frantsesek.

1643. urtean, Axularrek bere liburuan, honela dio: "...ceren aunitz moldez eta differentequi minçatcen baitdira euscal herrian: Naffarroa garayan, Naffarroa beheran, Çuberoan, Lapurdin, Biscayan, Guipuzcoan, Alaba -herrian eta bertçe aunitz leccutan..."

Gure historian zehar gertakari asko jazo dira eta gure arteko elitearen portaera eta jokaerari buruzkoak ere argitu gabe daude oraindik.

Milaka urte igaro ondoren, euskarak, euskaldunok eta Euskal Herriak zutik irauten dute, frankoak, godoak, frantsesak eta espainolak bestelako ahaleginak egin bazituzten eta badituzte ere ustez Europako hizkuntza eta herririk zaharrena ez da desagertuko.

Baina aurrera begiratu behar dugu, ez baita iragan hobea behar duguna, etorkizun hobea baizik. Herritzat onesten gaituen etorkizuna alegia, non gure erabakiak libro eta inolako presiorik gabe hartzeko eskubidea izango dugun, non matxinada menpekotasunaren ondorioa izango ez den eta gure nazio-izaeraren errekonozimendu politikoaren bitartez, segurtasunean, demokrazian eta bakean aske biziko garen.

2003 apirila