» español   » euskera   » français   » english


» About Nabarralde

» Subscription

» Map of Navarre

» About Navarre
   History
   Language & Culture
   Adm/Territorial Division

» Navarre papers
   Environment
   History
   Identity
   Patrimony
   Roads
   Sovereignty
   Society
   Symbols
   Women

» Programs
   Special events
   Talks
   Newsletter/Magazine
   Articles distributed
   Content creators

» NA-leku

» Store

» Contact us


[ Espaņol ]

 

E u s k e r a

Iņaki Perurena

Bere bizitza euskeraren aldeko lana bihurtu zuen

Herriko gizon bat euskeraren jakintzaz arduratua

Zoritxarrez nahiko gazte joan zen Satrustegi

Eta bere gorputzaren lurperatze egunean

Euskalerria gezur handi bat dela irakurri nuen.

Egun honek, gizon honengatik, errespetu gehixeago merezi zuen.

Gezur handia da Euskalerria gezur handi bat dela

Pasatutakoa pasatuta dagoela dioenari diot

Denak garela nahi badugu edo ez

Pasatakoaren ondorio eta etorkizunaren oinarri.

Aspalditik lur honi deitzen zaio Euskalerria

Milaka urte ditu euskerak

Eta gaur badakigu hemen jaio zela

Euskarak egiten du euskalduna

Eta euskaldunak Euskalerria

Euskaldunen lehenengo egitura Nafarroako Erreinua izan zen

Nafar errege batek Euskerari Lingua Navarrorum deitu zion

Eta nonbait inoiz euskera egin ez den Erriberari

Erromatarrek Ager Vasconum deitu

Gaur gutxi egiten dela dirudi

Garai hartan zenbat egiten ote zen

Zergatik ote da gutxitu

Gaurko gizarteak gerraren aurkako jarrerak azaltzen ditu

Agintariei aurre eginez

Garai hartan eta ez hain urruti, atzo

Gerraren bidez zatitu zen euskeraren eremua

Gerrak ekarri zuen gazteleraren indartzea eta euskeraren itotzea

Gamazadak desegitea ekarri zuen konkistaren hausturatik

Gaur badirudi desegindakoaren aztarnak ere desagertu nahi direla.

Gaur euskeraren kontra ez dagoela askok esaten du

Baina ez al da kontra egotea alde ez egotea

Nola esan liteke Euskalerria gezur handi bat dela

Euskera da Euskalerria martxan jartzen duen giltza

Horregatik ditu hainbat aurkari giltza horrek

Zer handia den euskera, zenbaterainokoa bere itzala

Euskaldunak euskera eta Euskalerriaren alde egitea

Arnasa hartzea bezala du

Konturatu gabe egiten duen zerbait

Eta egiten ez badu hil egingo da.


2003 apirila