Atal berriak ipini ditugu PUNTUBI.COM webgunean.

 

Orain artekoez gain, HERRIZ HERRI eremua zabaldu dugu, eta honekin batera, lan modua ere moldatu nahi dugu web gunea parte-hartzaileagoa egiteko. Ohiko bilatzaile eta wiki baten tarteko zerbait egin nahi dugu. 

Garonatik Duero ondoko Garrairaino eta Kastrotik (Castro Urdiales) Pallarseraino herriz herriko historia kontatu nahi dugu, horrela, probintziaren kontzeptua eta orain arteko muga inposatuen irudia gaindituko dugula uste baitugu.

BILATZAILEA: dokumentuetan loturak ipini eta ipiniko ditugu gai bereko edozein hizkuntzaz egindako beste guneekin, eta WIKIPEDIA: parte hartu nahi duen ororen informazioarekin osatuko ditugulako orriak. (ikus adibide bat)

Hori dena, beraz, zure parte-hartzeaz soilik egin ahal da. Bidal iezaguzu zuk nahi duzun herriari buruz edozein informazio, edota informazio hori txukun jasotzen duen beste web helbidea, guk gurean barneratu ahal izateko.

Sartu zure herrian. www.puntubi.com/ (ondoren, idatzi zure herriaren izena euskal grafiaz); baita Errioxa, Biarno... eta inguruko herrietakoek ere, ikus herriak izendatzeko irizpideak

+(gaztelaniaz)