<<<Nagusira

 

 

www.puntubi.com

 

puntubi.com

 

>Ausa-Gaztelu   

 

Ausa mendia Aralarren dago, Txindoki edo Ņaņarri mendiaren aurrez aurre. Inguruan, gertaera mitologiko eta antzinako aztarna ugari dago: Ausokoi, Argarbi, trikuharriak; Alotzako Saltarri jentilarria edota Larrunarriko Mariren kobazuloa.

Alegi zaharrek diotenez Ausa jentilen bizilekua izan zen. Ezaguna da, ordea, antzinatik artzainen bizitoki eta pasalekua izan dela, Oria ibaiaren ibarretatik Ataungo mendietara igarobide naturala. Ibilbide horretan Ausako gaina zelatatze gune estrategikoa zen eta, jada, XII. mendearen erdialdean Nafarroako erresumaren parte zenez, gaur egungo Santa Fe eliza eta Saturdi ermita Iruņeko katedraleko dokumentu batzuetan aipatzen dira.

Gazteluak harri bildu itxurako tontorra du, Pirinioetako Erdi Aroko gotorlekuen antzera. Antzinatik jentil zulo edo jentil labea bezala ere ezaguna zen.

1200ean, Alfontso VIII.ak Nafarroa mendebaldea konkistatu ondoren, Gaztelako erresumari atxiki zion. Gaztelaren mende egon zen urteetako berririk ez dago. Nafarroak bere egin zuen berriro XIII. mendeko bigarren hamarkadatik aurrera, baita Ataungo gaztelua ere, baina egungo Gipuzkoako gainerako lurrak Gaztelako erregearen esku geratu ziren. Hortik aurrera muga inguruko liskarrak etengabe ageri dira. 1261eko maiatzaren 1ean, Burunda ondoko Eznatean, bilera egin zuten nafarrek, Ataungo eta Ausako gazteluzaina Pedro Sanchez Gipuzkoako buru zela batetik eta gaztelarren mendeko gipuzkoar eta arabarrak bestetik, muga inguruko bortxakeriei amaiera emateko asmoz. 

1276an, Tiebasko gazteluan eginiko ekitaldi batean, Eustakio Beaumarchais orduko gobernadorearen eta Gartzia Almorabiten eskutik Fortun Iņiguez Urdaniz zaldunak hartu zuen Ausa gazteluaren ardura eta Joana I.ari egin zion leialtasun zina. 1290ean, Garzia Martinez Oianederra arbizuarrak zuen gazteluaren ardura. 

XIV. mendean, ordea, Gaztelak mendean hartu zuen ingurua eta Nafarroa Garaiarekin muga ekialdera eraman zutenez behatoki eta muga zeregin horiek alde batera geratu ziren. 1512an, Gaztelak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, gaztelarrentzat arriskugarri izan zitekeen gaztelu guztiei dorrea suntsitu zien. 

Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkarteko talde bat ari da bertan indusketa lanak egiten.

Nola iritsi:

 

5.- Bidali informazioa

 

Zeri buruz:

Zure e-posta:

Idatzi hemen nahi duzun informazioa:

Zure izena (goitizena)