![]() |
|
Kaixo lagun. Joandako urrian Malmasinen egindako ekitaldiaren ildo beretik, oraingoan ere konbidapena luzatzen deutsugu, datorren maitzaren 24an antolatu doguzan ekitaldietan parte hartzera hain zuzen. Bizkaitar gutxi gara gure nafartasunaz jabetzen garenak. Gizaldietako hezkuntza historiko manipulatuak nafartarron arteko harreman historikoak sistematikoki ukatu ditu . Euskadunok inoiz izan genduan estatuaren ukapena izan da beti helburua: "Euskal Herria mito bat da: euskaldunak ez dabe sekulan estaturik edo egitura juridiko propiorik izan;Nafarroa eta Bizkaia beti egon dira aldenduta..." Ukazioa, inposaketa, zapalkuntza, zatiketa... Atzoko eta gaurko gezurrak euskadunak zatitu eta menperatzeko nahian. Baina euskaldunak, lingua navarrorumez hitzegiten dogunak, beti izan dogu nazioa, gure euskaren herria, Euskal Herria. Eta gure nazio historikoak estatua izan eban sasoi batean: euskaldun guztion estatua, Nafarroako Erresuma. Kulturalki euskaldunak eta politikoki nafarrak gara! Anakleto Ortuetak, Bilboko Olabeagako abertzale historikoak esaten eban bezela: "NAVARRA ES EL ESTADO POLÍTICO DE VASCONIA". Egun euskal gizartea patxadaz aldatu da, garatu da. Aldaketa handiak izan dira eta gure ongizarte aurreratu honek ezinbesteko behar batzuk ere baditu: Euskal nazioaren onarpena, euskaldunon iritzia errespetatua izatea, eta gure benetazko historia ezagutzetik, gure estatuaren berreskurapena bideratu al izatea, Eskoziarrak edo estoniarrak egin duten bezela. Errespetuz, demokratikoki, baina eskubide osoz! Etxano-Amorebietan, auzo batek, Nafar Landetan eraiki da. Hara hor gure Bizkaiko historia ezkutua. Bizkaitar gutxi jabetzen dira sasoi batean gure lurraldea Nafarroako mendebaldea zala, gure Durangoko foru nafarrengatik zuzendua. Agian ez da garrantzitsuegia, baina seguru oso argigarria dala egungo zatiketa politikoa ulertzeko. Gure nortasun historikoa landuz, gure egungo kokapen politiko eta kulturala zehazten dogu. Gure nafartasunean sakonduz gure nazioaren lurraldearen batasuna bermatzen dogu, inposatutako zatiketa historikoa gainditu al izateko. Mendebaldeko Nafarroako Bizkaitarrak Zornotzan batuko gara. Batzartxu bat taldetxo bat eragiteko. Gero kalejira alaitsua Nafar Landak eta Nafarroa etorbidea ezagutzeko, eta bukatzeko bertso bazkari ederra Uxarten, bizkaiko sagardo zoragarriaz blai amaitzeko. EZ HUTS EGIN ETA ANIMA ZAITEZ!! BATZAR IREKI ETA ERAGINKORRA IZANGO DALAKOAN, KONBIDATUTA ZAGOZ
|
![]() |