Inicio

kazeta 101 PDF Imprimir E-mail
Nabarralde   

Nabarralde Saria

Nafarroan emandako aldaketa politikoa gure herriak azken mendean izan duen eraldaketa esanguratsuenetako bat izan dela ukaezina da. Alta, ezin ahaztu lorpen hori ez dela nolanahi eman, kasualitatearen edo loturarik gabeko hainbat faktore sozialen nahigabeko lerrokatzearen ondorioa izan balitz bezala.

Aldaketa eman bada, nagusiki herrigintzatik abiatu diren elkarte eta taldeen lanagatik izan da, UPNren gobernuak iraun duen urte luzeetan zehar korrontearen kontra eta maldan gora bidea egitea lortu dutenak. Lerro hauek eskas dira guztiak izendatzeko.

Hartara, abenduaren 3an, Nafarroaren Egunaren testuinguruan ematen dugun Nabarralde Sarian aintzat hartu nahi izan ditugu Nafarroaren aldaketa politikoa eragin duten eta oraindik ere aldaketa horren sakontzean lanean diharduten talde guztiak. Lerro hauek eskas diren moduan, xumea baina baliagarria izan nahi duen sari honen izendapena ere estu suertatzen zaigu guztientzat.

Ospatzeko parada, elkargune eta indarberritzeko tartea izan nahi du 2015eko Nabarralde Sariak denontzat. Horrexegatik, behetik gorako jardutean adibide izan den ahots bat aukeratu dugu ahots guztien ordezkari: Euskalerria Irratia. Hogeita hamar urte luze izan dira legearen pisua gainean eduki arren egunez egun eta indarrik galdu gabe lanean aritu direnak. Zorionak bitan, beraz: lizentzia esku artean edukitzeagatik eta egiten jarraitzen duzuen lanagatik.

 

 

  • Fernando Sánchez Aranaz: “Las relaciones entre Francés de Beaumont y André de Foix, darían para otra novela”
  • Mikel Sorauren: Navarra (C.F.N.): Fragilidad de un status jurídico
  • Uztarria: Luis Maria Mtz Garate: “Erabakitzeko eskubidea helburu politiko bezala jartzea gure aldarrikapenak zentzugabeki murriztea da”
  • Pako Aristi: Aniztasuna eta beste politika batzuk
  • Mikel Burgui: Reflexiones sobre banderas
  • Ana Telletxea: Zer buruzagi, zer Campion!
  • Beñi Agirre: Autonomia forala
  • Angel Rekalde: Vasconia: saben aquel que dice…