| Besaulki berria |
|
|
|
| Luigi Anselmi | |||
|
Zure besaulki berri horren antzera neuk ere nahi zintuzket beso artean gaur hartu abegikor, malguki, gerritik tinko helduz, baina ezti, nire gorputz baldarra zurearen eitera doi-doi egokituz… Eta nahi nuke, halaber, zure azal eder leun horren azpian nire larru higatu hau epeletan balego, hegaztiek kolkoan amultsuki bildu ohi dituzten txitak bezalaxe, hain juxtu… Eta bitartean zu pozarren tronuan antzinako erreginak bezain kriket eta pinpirin, patxada ederrean, nire gainean luze-luze etzanda, inora joateko gogorik gabe, irribarretsu, nagi, liburu on bat atseginez leitzen, edo lotan, agian, esploratzaile ausart baten antzera bere itsasontzian amets gozoetako uhartedian barna irla berrien xerka etengabean…
|













