Inicio Nabarmena Sami komponisttat elkartea

Sami komponisttat elkartea PDF Imprimir E-mail
Joxan Goikoetxea   

Sami musikagileen elkartea (Sami Komponisttat) Donostian izango dugu datorren apirilaren 25tik 29ra,
seminare edo experience in place bat egiteko.
Beraien asmoa, euskal musikaren eta kulturaren garapena eta kudeaketa azken urteotan nolakoa izan den ezagutzea da,
bai hemen eta baita mugaz kanpo ere.
Norvegian, Suedian, Finlandian eta Errusian barrena hedatutako kultura indigena bat dugu Samiena.
Erronka paralelotzat jotzen ditu beraien eta gure helburu identitario, linguistiko eta kulturalak.

Sami komponisttat elkarteak datorren astean bost proiektu-instituzio bisitatuko ditu, eta horien eskutik, informazioa jaso nahi dute, hezkuntza, euskal tradizioa, musikariak, sorkuntza, diskagintza, ekoizpena, banaketa eta, oro har, gaur egungo musikagintza ezagutu.

– Eresbil
– Herri Musikaren Txokoa
– Musikene
– Aztarna
– Musikagileak elkartea


AZTARNA proiektua apirilaren 27an, datorren ostiralean, bisitatuko dute Hernanin.
Proiektu hau 1995 sortu zen Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean, eta geroztik interes nabarmena sortu du,
bai argitaratu dituen lanengatik, eta baita artistek zuzenean sortu, ekoiztu eta eskainitako proiektua delako.

Euskal Herriko lehen proiektu multimedia musikalak izan ziren hasierako aitzakia Aztarna martxan jartzeko.
AZTARNA proiektuak berak, eta euskal musikagintzak oro har, izan duen eboluzioa eta garapena izango da egun horretan eskainiko den hitzaldiaren ardatza. Irudiak zein zuzeneko musika ere izango dira bertan.

Ekitaldia Hernaniko Milagrosa kaperan izango da, arratsaldeko 16:00etan.
Ekitaldi irekia izango da edonorentzat.

Gonbitea luzatu nahi dugu Sami kultura eta gure esparru musikal-kulturala hobeto ezagutzeko interesgarri gerta daitekeen ekitaldi horretara.


SAMI kultura hobeto ezagutzeko:
http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2077/pdf/p04-09.pdf

http://www.argia.com/argia-astekaria/2077/kronika-kautokeinotik
http://www.argia.com/argia-astekaria/2244/mari-boine
http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/nomadak-tx


Sami Komponisttat
http://www.samiske-komponister.no/
http://translate.google.com/translate?hl=en&sl=no&tl=es&u=http%3A%2F%2Fwww.samiske-komponister.no%2F (google translate)

Sami Composers
(SK) is a professional organization for composers with a Sami background. SK is intended to protect members' academic, social, economic and moral interests.