Kritika zorrotza elizaren kontza Gerla Handian

MORTS

Lehen mundu gerlako datu eta lekukotasun zonbait bildu ditu Nabarralde aldizkariak bere azken alean. Hego Euskal Herrian gaia ez dela batere ezaguna eta lehen mundu gerlak Ipar Euskal Herriko gizartearengan ukan duen eragina erakutsi nahi izan dute.

Eta Lapurdi 1609 elkartearekin batera eraman duten lanean salatzen dute elizak zuela jakitatea eta poderea eta bakearen aldeko parioa egin ordez, jendearen ignorantzia erabili zuela gerlazaleekin bat egiteko.

12 idazle edo marrazkilariren lanak biltzen dira Gerla Handia Iparraldean deitu duten alean. Eneko Bidegainek datu objektibo batzu emaiten ditu eta hortaz gain, Mixel Mendiburu, Xipri Arbelbide, Luzien Etxezaharreta, Asisko Urmeneta edo beste 7 idazleren testuak atxemanen dituzue.

IHINTZA ARRIETA

http://euskalirratiak.eus/kritika-zorrotza-elizaren-kontza-gerla-handian.html