Maite dut nire pentsamenduek haur denboretara jauzi egiten dutene ko sentsazioa, bai eta horrelakoetan gogora etortzen zaizkidan haurtzaroko irudi lausoei kulunka nazaten uz tea, orduko bizipen gozoen magalean. Eskuartera suertatutako argazki ren bat izan ohi dut nire iraganean murgiltzeko aitzakia nagusi. Batzue tan baina, ondotik pasatzen zaidan lu rrin iheskorren bat, edo ahanzturaren gordelekura igorritako zapore zaha rren baten aurkikuntza pozgarria izaten da eskutik heltzen nauena eta zuzenean berarekin naramana haurra nintzeneko garaiko atmosfera indartsu eta ebokatzaile horretara.
Gogorapenok laguntzen didate izan nintzen neskatilaren nolakoa nire barrenean irudikatzen, eta gustatzen zait deskubritzea haur ttipiaren begirada eta keinuetan, edo inguruaren detaile ttipietan, naizen emakumea ren funtsezko ezaugarri askoren jatorria. Horien arteko bat nagusi ageri da denetan. Orduan bezala orain ere nabarmen eta gidari. Herriak eragiten di dan zirrara. Eta ematen didan mina.
Ez zitzaidan etxean euskara eman. Bai ordea gurasoek txertatu, haiei ukatua izan zitzaien kulturaren hazia eta gogoa. lkastolan hitza eman zitzaida larik beraz, uztartu egin zitzaion ordu rako hezur haragietan mamitua zitzaidan sentirnenduari, eta hizkuntza loratu zitzaidan, xamur, eder. Ia berez.
Geroztik euskaldun egin dut orainoko nire bidea. Euskaldunoi pairatzea egokitu zaigun zoritxarraren oso jakitun. Zein den eta nolakoa. Ezinbestean jakin behar, noski, askatasuna eta emantzipazioa edukiko badugu hel buru. Eta zorionez jakin ere. Haurroi gurea herri menderatua zela argi, garbi eta konplexurik gabe esaten zitzaigun garaiko kumea naizelako bai baitakit edozein euskaldunek jakin behar lukeen egia funtsezko eta askatzailea. 40 urte berantago sortu banintz, herri menderatua baino, gurea gizarte anitza zela esango zitzaidakeen, tamalez.
Oso ezagun du gureak kolonizazio luzearen higadura sakona. Duintasunaren babesa emanen liokeen ideologia propioaren faltan, etsaiak eskaini betaurrekoak onartu ditu bere errealitatea begiratu eta izendatzeko. Eta ha laxe dabil, gustuz ibili ere, horien bitar tez ikusten duenaren arabera antolatu nahian bere etorkizuna. Akabatu gogoz lepotik helduta da ukan horrek in perialismo izena duela eta erruki ga bea dela inozoki jakin gaberik.
Kezkagarria zait oso, nire esparrua den hezkuntzaren horretan ere, bidean asmatu ezinean dabilen herriaren gain behera. Desio dugun hezkuntza sistema propioa independentziaren bidetik baizik etorriko ez zaigula eta, askatasunaren helburura beharko ge nuke denok lerratu. Penaz baina dakusat, badela gure artean, herriak berak eta berarentzat sortu ikastola arbuiatzera ere iritsi denik. Etsaiak pozondu rik dauden eta guretzat erabat arrotz beharko luketen elitista, pribatu eta burges bezalako etiketekin. Menderatzen gaituen hori entzuten dut mintzo nire anaien hitz akonplejatu hauen bidez. Menderatzailearen etxean gurea eraikitzen utziko digutelako uste inozo bezain ustelean, oker.
Penaz begiratu ere, estrategia poli tiko orokorrago baten babesaren fal tan gure ikastolak daukan nora eza. Di ru laguntzen amua irentsita, sistema arrotzak trukean ezartzen dizkion baldintzetan preso, eman zitzaion eginki zuna eta helburua ditu ia ahantz, jakin ere ez dakiela zein jaunari ari zaion zerbitzatzen, noren aginduetara ari lanean. Eta penaz ere ikusi, nola ez, inda rrean dagoen sistemari alternatiba izan asmoz sortutako zenbait eskola «li bre»-k, ukatu nahi duten sistema horri egiten dioten mesedea, euskara lehe netsi nahi ez dutenean. Haurrak etxe tik dakarren hizkuntza errespetatu be har delakoan, sistemak mendetan indarrez ezarritako hizkuntza horien hegemoniaren konplize bilakatzen dira. Frantses eta espainolaren nagusitasun erabatekoaren inertzian hizkuntzare kiko atxikimendua haurraren motiba zioaren esku uztea ere herriaren beste inozokeria bat baino ez delarik.
Etxeko jabetza itzuliko digun askatasunaren giltza sasi artean berandu baino lehen bilatzea da gaurko euskaldunoi egokitu zaigun ezinbesteko ardura.
Gure haurrek merezi duten etorki zunagatik. Otoi.
Ane Ablanedo
http://arragoa.blogspot.com.es/2014/07/min-ematen-dit-herriak.html