Sert eta San Telmo

Josep Maria Sert margolari katalanak (1874-1945) egin zituen San Telmo museoko kaperan ikus daitezkeen obrak. Espainiako II. errepublika garaian margotu zituen. Dominaren bat ere jaso zuen horiengandik. Hala ere, jakina da bere bizitzaren azken urteetan Frankoren faxismoarekin lerrotu zela. Ez dakit Oroimen Historikoaren legearen arabera Sert parekatu daitekeen Iruñeko Sanjurjo eta Molarekin, eta haiekin bezala oroimenaren izenean dagokion lekuan jarri behar den. Ez dakit bere lan artistikoa, oroimen txukun baten izenean, kaperatik erretiratu behar diren. Dakidana da, Donostiako alkatea ez dela Asiron.

Ez dakit zergatik aukeratu duten Sert eta bere lana Bake-ituna, Donostia 2016 eredu izateko. Seguru aski deskulturaren hiriburu kakaztutako beste adibidea bat besterik ez da. Denborak esango du turismoaren uholdea alde izan duenak zer utziko duen Kulturan (euskal kulturan, alegia) eta euskaldunon Europako gainerako beste herriekiko elkarbizitzan.

Ñabardura bat. Margo lanetako batek Alfontso VIII. gaztelarrak 1200ean Nafarroaren Mendebaldea inbaditu ondorengo Foruen zin egitea irudikatzen du, Gipuzkoako Foruak errespetatuko dituela zin egiten du Alfonso VIII. Gaztelako erregeak diote Museoaren arduradunek.  Alfontso VIII. gaztelarren erregeak (1155-1214) garai hartan zin egin zezakeen gauza bakarra da Antso VI.a errege baskoiak Donostiari emandako Hiri Foruaren berrespena. Ohitura, hizkuntza eta legeak errespetatuko zituela balitz zin egiten duena, berriz, horiek gipuzkoarrenak baino nafar-euskaldun ororenak zirela esan behar da.