Polion eta poliezon

Espainiako Gobernuak eta botere faktikoek Euskal Herrian ondo frogatua duten estrategia jarri dute martxan Katalunian. Alde batetik, Felipe Gonzalezek katalanei idatzitako gutun pozoitsuan esaten zaie legea ez bada betetzen faxismoa etorriko (?) dela. Eskerretik eskuinerako alderdi espainol guztiek gutunaren estilo literarioa gaitzetsi baina edukia txalotu egin dute: poli onak. Poli ez onak, berriz, Artur Mas satanizatu eta batere epaiketarik gabe kartzelara sartu nahi dutenek omen dira. Ez ahaztu, ordea, polionak eta poliezonak gremio berekoak direla biak ala biak.

Ikusteko dagoena da, ziegetako presoei aplikatzen zaion aitortze teknika honek emaitza bera emango duen hautesontzi baten aurrean independentzia aldarrikatzeko parada duten jende libreengan.