| Arrasaten abiatuko den Euskal Herriko historialarien III. Biltzarra aurkeztu dute |
|
|
|
| goiena.net | |||
|
Goizean egin dute aurkezpena Iruñean, eta bertan izan da Inazio Azkarraga Urizar alkatea. Harekin batera, aurkezpen-ekitaldian izan dira: Leitza eta Agoitzeko alkateak, biltzarraren zuzendari eta historialari Joseba Asiron, Nabarraldeko zuzendari Angel Rekalde eta Sabino Arana Fundazioko zuzendari Irune Zuluaga.1512ko konkistaren inguruan antolatutako Euskal Herriko historialarien biltzarraren hirugarren edizioa izango da aurtengoa, eta Viana eta Oñatiko biltzarren ondotik (2010, 2011), "konkistaren ondorioak" aztertuko ditu. Nabarraldek azaldutakoaren arabera, "konkistaren ondorio anitzek mendetan iraun zuten eta, horregatik, biltzar batean baino gehiagotan aztertzeko gaia da". Horregatik, saio ezberdinak antolatu dituzte, hainbat herritan. Lehen saioa Arrasaten, irailaren 7anHartara, Arrasaten, biltzarrari hasiera emango dion saioan, euskararen galera eta eremu murrizketa aztertuko da. Irailaren 8an, Leitzan, gaizkileen mugaren gaiak Nafarroaren lurralde zatiketari buruzko hausnarketa egiteko aukera emango du. Agoitzen aldiz, gazteluen suntsiketa landuko da, 14an. Eta Iruñean, planetarioan, itxiera ekitaldia egingo da, 15ean eta 16an. Parte hartuko duten gonbidatuakOraingoz, honako gonbidatuen parte-hartzea dago baieztatuta: Jose Luis Orella Unzue (Deustuko Unibertsitateko senior katedraduna), Koldo Zuazo (EHUko katedraduna), Jean Louis Davant (idazle eta euskaltzain osoa), Jon Oria (Historian doktorea eta Cambridge Unibertsitateko irakaslea) eta Lourdes Soria Sese (Zuzenbidearen historiako irakaslea EHUn). Biltzarreko gaiakHainbat eztabaida-esparru aztertuko dira:
Informazioa eta izenemateaIzena emateko epea (saio batera edo biltzar osora) ekainaren 1ean irekiko da. Informazio gehiagorako Nabarralderen bulegora jo dezakete, 948 21 10 57 telefono zenbakira deitu edo webgunea kontsultatu.
|




