2010ko pastorala

Aurtengo pastorala barkoxen emanik date üztailaren 25ean (igantez), üztailaren 31an (neskenegün arratsez) eta agorrilaren zortzian (igantez). Izenbürü, titülü edo titrea : Xahakoa, piezako heroiaren kantare llabür bezain ezagüna den baten izenetik. Trajeria horren aipatzen düan gizona : Alexis Etchecopar «Attüli» kantore hontzalea (1924-2005), Barkoxtarra, laboraria bi Etxahunak bezala. Piezaren izkiribaino, idazlea : Patrick Quéheille «Kanpo» herritarra. Dejadanik trajeria bat idatzirik badü eta Barkoxaren emanik 1998an, Herriko semeak. Hor ohoratürik ziren Beñat Mardo XVIII menteko bertsolari/koblakaria, Pierre Topet-Etxahun famatüa eta Leon Uthurburu, Galapagos uharte baten jabea.

Pastoral errejenta halaber Barkoxtarra da : Jean-Fabien Lexardoy, Mardoenekoa. Lau trajeria badütü gidatürik : Herriko semeak (arren barkoxen 1998an), Xiberoko makia (Sohütan 2001ean), Antso handia (maulen 2004an) eta Xiberoko jauna (Ezpeizen 2008an), lauak arrakasta nasaiarekin. Kantore gidaria ere Barkotxekoa da : Sophie Larrandaburu anderea. Gazterik hasi zen Xiberoko makia antzerkian, eta bere dohain ederrak baieztatu (konfirmatü) zütüan Antso handia piezan.

Barkoxek ühantxa handia dü Xiberoko eüskal jeietan, bereziki pastoraletan ; herri azkar eta zabala da, talentüz aberatsa : beraz düdarik ez düt antzerki eder bat emanen deigüla daigün üdan. Alexis Etchécopar «Attulik» omenaldi/gorazarre hori ontsa merexi dü, lüzaz kantore hontzale haütü bat izan beita, Etxahun Irurikoaren parean. Bena gizon diskreta beitzen, franko ahatzerik egon da urte hanitsez. Ordü züan itzaletik elki zedin, eta bere herritarrer esker azkenean argialat agertüren zaigü bere kantoreekin, ezagünenak dütüalarik Xahakoa, Pilotarien biltzarra, Sorleküa kitatüz eta Bihotzeko argia. Andana bat entzünen dügü daigün üztail-agorriletan, Barkoxeko sorohaki batetan, eta beste zonbaiten berri jakinen, hala nola pentsü düt trajeriako libretaren arartez

Le Journal-k argitaratua