Berreterretxen kantorea

Aurtenko pastorala Ligi-Atherein emanen da. Geia : Berreterretx, Pierpaul Berçaitzen lumatik. Berreterretxen Kantore famatua du zola. XV.mentekoa lizatekean kantü zahar horrek kontatzen dü nola etxeko jaun gazte hori Mauleko jaun kontearen gizonek etxean hartü züen, eraman eta Etxebarreko Ezpeldoi etxe altean hilik ützi.

Bazko gaüa da, jenteak etzanik. Herots bat karrikan borogatürik, Berrerretxek ohetik neskatoari manatzen deio so egin dezan «gizonik denez ageri». Horrek baietz,»hiru dozena badabiltzala / Borta batetik besteala». Berrerretx leihoan agertzen delarik, jaun konteak (edo horren izenean mintzo den aitzindariak) erraiten deio: «Berreterretx aigü bortala / Ützüliren hitz berehala.» Gizon gaztea mesfidatzen da, bena jelki behar du: «Ama indazut (emazüt)atorra,/Menturaz sekulakoa.»

Ama, Marisantz, barloa lasterka Lakarri Büztanobira, hanko anai gazteari lagüngoa baten galtatzera, bena horrek ezin dü laguntu. Marisantz Bosmendietan behera heltu beita Büztanobira, hortarik ageri da Larrainerik horra dela.

Gero Maulera barloa, eta han jaun konteak ürrikirik gabe: «Ezpeldoi altean dün hilik, / Abil erraikan bizirik!» Ezpeldoipeko laübürüak erakusten deigü zer gisaz erho züen Berterretx : bi uztai edo arkuren flexa edo geziez.

Amorioz ala politikaz?

Ezpeldoiko Margarita bat aipü dü kantoreak. Hortarik maitarzün istoria bat asmatü dü popülüak, üsatü bezala: Berreterretx bekaizkeriaz hilarazi lüke Mauleko jaunak, biek Margarita maite züelakoan. Bena Jean de JAURGAIN historiazaleak pentsü dü politikaz izan zela, gerla zibila beitzen ordüan Agaramontesen eta Beaumontesen artean.

Lehen alderdikoa zaitekean Berrerretx, bigerrenaren aitzindaria zen Louis de Beaumont nafarra, Lerin-eko jaun kontea, Mauleko kapitain-gaztelüzaina eta Xiberoko gobernaria} Akitaniako düka zen Ingalaterrako erregearen izenean, 1449 urtealano. Urte hortan edo lehentxeago agitürik lizateke Berterretxen Kantoreak kontatzen düan gertakizün lazgarria.

«Berreterretx» pastoral bat eman zen 1958ko üdan Maulen eta Ligin, Etchegoinberry bat süjet, Etxahun Irurikoaren lümatik, Marcelin Heguiaphal züalarik errejenta. Aurtenkoa Verçaitz-ek idazten dü, bestearen testua ikusi gabe. Batetik artiste handia beita, bestetik jente harditik badelakoz Ligi-Atherein eta üngürünetan, ez da düdarik zerbait ederrik entzün eta ikusiren dügüla daigün üda hortan ere.

AGARAMONT, ATHARRATZE, LUKUZE

Noiz hasi ziren gerla zibil horik, eta zertako ? Ezin jakin mementoko. Jaunen arteko aharrak ziren, bella jente xehea ere üsü atzamanik zen. Gerla txipiak zirela, prefosta … haatik erahilentako aski handiak ziren !

Paper zaharretan, lehen aipamena 1316an agertzen da,Nafarroa Behereko Amikuzen. Amanieu VIII, Albreteko jauna, jin zen Amikuze- ko Korte Orokorraren züzentzera, eta hor delibero hall hartü züan : «les seigneurs de Gramont et de Luxe, s’ils font état de tenir des compagnons, en donneront les noms au bailli du seigneur et seront responsables des désordres qui surviendront.» (Jean de Jaurgain,»Les capitaines chatelains de Mauléon»,eta Jean-Marie REGNIER, Histoire de la Soule, tome I, P.146). Hots nahaskerien arduradunak dira ordutik Gramont (Agaramont) eta Lukuzeko bi jaunak. Bestalde «seigneur» delakoa, Nafarroako erregea zen.

1370ean Lüküzeko prima (andregaia) ezkontzen da Atharratzeko jauna den Arnaud-Santzekin (hau Nafarroako «ricombre» izentatüko dü 1389an Carlos lll.a Nobleak edo Prestuak). Hortik aitzina, Lukuzeko jauretxea Atharratzeko jaunen esku daga, eta gerla Zuberoala hedatzen da.

Nafarroako erregeak behin eta berriz iseiatüko dira gerlarien artean bakearen ezartera, bena debaldetan. 1384ko apirilaren 2an Carlos ll.a Donajuanera (Donibane Garazira) horra da, eta gerlarien bürüzagiak bere aitzineala biltzen dütü : Agaramontarren aldetik Arnaud-Raymond de Gramont I.a, Lüküztarren aldetik Arnaud Santz, Atharratzeko jauna, Lukuzeko baru dena, eta Domintxaineko Marti-Santz. Agaramont eta Domintxaineko jaunak Nafarroako «ricombre» dira, Domintxaine Zuberoan dagolarik.

MUSKILDIKO SANT ANTONI

«Les comparants déclarerent se soumettre au jugement que donnerait plus tard le roi a Pampelune, sous peine de trahison et de 1.000 marcs d’ argent chacun.» (Arnaud Aguergaray,»Les lieux de culte a Musculdy»,Gure Herria 1973, P.257). Erregeak epaia eman züan lruñean, 138Seko barantailaren (otsailaren) 23an, eta delibero hartan erbaki züan bake hitzarmena honartü züen jaunek.

Tratü hori iraüpenean finkatü nahiz, erregeak manatzen dü ermita bat eraik dadin Muskildiko mendi hegian, Bakearen Txapela (kapera, baseliza), San(t) Antoniren ohoretan, eta hor mezak emanen dira Nafarroako erregeen alde, baita gerla horietan hil diren güzientzat : «il sera fondé une chapelle qu’on appellera la Chapelle de la Paix au nom et révérence de Saint Antoine ou il y aura une chapellenie perpétuelle qui sera chantée et célébrée pour lui et pour les rois ses prédécesseurs, ainsi que pour les morts des partis des Agramontais et des Luxetains qui furent victimes des luttes auxquelles le traité mettait fin.» (A.Aguergaray, goraxeago aipatüriko idazlanean).

Heben bi ohar. Lehena, Muskildiko San(t) Antoni Zuberoan dagola, eta hor esküa sartzen düala Nafarroako erregeak, ihor kexarazi gabe. Bigerrena : erresumako «ricombre» jaun elibat Zuberoan hautatzen dütüala Nafarroako Erregeak, Alfontso borrokalariaren denboratik. Zuberoaren eta Iruñeko erregearen harremanez zer pentsa ematen deigüe bi feit horiek, gure historiako beste hanitxen artean…

AMEND(T)ZEKO ELIZAN

Maleruski bake hori hautse züen urte zonbaiten bürüan, eta bi alderdien arteko gerla berriz hasi zen. XVI.mente ürrentzealano iraünen züan errelijione aharrekin.

1450ean Nafarroa Garaila hedatü zen, Aragoiko Joan alargüntü ondoan, errege kontsorteak Nafarroako tronüa Carlos Bianako printzearen ordez beretü züalarik. Aita-semeen arteko aharran, lehenaren alde jarri ziren beaumontarrak, bigerrenaren alde agaramontarrak.

Lüküzekoen askazia beitzen ere Louis de Beaumont, horien alde jarri zen, eta iparraldean ere aitzindari agertü zen beaumon- tarren izena. Egia da Mauleko kapitain-Gaztelüzaina eta Zuberoako gobernaria zela Lerin-eko jaun konte hori. Jean de Jaurgain zuberotar historiazalearen arabera, horrek hilarazi zükean Bereterretx.

Bi alderdien arteko aharrak halako maila hunki züan, non bateko eta besteko aitzindariak Amikuzeko Sorhapil batetan bildü ziren 1453ko üztailaren 2an: batetik Francois de Gramont,bestetik Domintxaineko jauna (Lüküzeko Joanen izenean), biak ere beste Jaun batzuekin. Sei ordezkari izentatu zutuen, hiru alde bakoitxetik, Amikuzeko «hermandade»,anaidi baten araudien idazteko,»afin de mettre fin aux meurtres, pilleries et autres exces qui se commettent journellement, en public et en secret, entre les lignages de Gramont et de Luxe, et que la justice ne peut réprimer a cause de la division qui regne entre les princes, leurs souverains seigneurs.» (J.de Jaurgain,»Quelques légendes poétiques du Pays de Soule»,in La tradition au Pays Basque,Elkar,P.375). Hor aipatüriko «printzeak», Joan Aragoikoa eta Carlos Bianakoa dirateke.

Sei ordezkariak Amendüzeko elizan bildü ziren 1453ko üztailaren 30ean, eta hona haien deliberoa :

«La paix est renouvelée entre les deux lignages. Les malfaiteurs devront etre appréhendés et livrés a la justice royale par le premier venu de ceux qui sont engagés dans cette harmandad au beso in ab crit et biaffore ;et arde sonate, repic de campane, c’esta-dire avec cris, appel au secours, tocsin et sonnerie de cloches a coups précipités, sous pine d’une amende de 6 florins au bon coin d’Aragon, applicable au soutien des charges de la hermandad.

«On arrete ensuite des mesures répressives contre quantité de gens du pays ou étrangers qui vivent de vals, sous prétexte qu’ils sont du parti du roi ou de celle du prince.» (de Jaurgain, goraxeago aipatü idazlanean).

PAUEKO JAUREGIAN

Ez ziren hartan baratü aharrak, eta berriz bakearen ekartera iseiatü zen Madeleine de France, Louis XI.aren arreba, Francois Fébus erregegei gaztearen ama. 1477ko agorrilaren 26an, Paueko jauregian bildü zütüan batetik Roger de Gramont bere üngürüko jaunekin (Agaramont, Hauze, Olhaibikoak), bestetik Lüküzeko Joan bereekin (Atharratze, Lüküze, Domintxaine, Ahatsakoak): horko txapelan (kapera), erregiña ordearen aitzinean, izkiribü saintüen gainean zin egin züen haren ganiko bake hitzarmenaren betatzea.

Bena berriz hasi ziren aharrak, eta berriz bake hitzarmen bat sinatü züen 1497ko arramaiatzaren (ekainaren) 12an: «Roger, seigneur de Gramont, de Haux et d´Olhaiby, et François de Gramont, son fils ainé,d’une part, et Jean,seigneur d’Espes en Soule,allié du seigneur de Luxe,de l’autre, considérant tous les meurtres, exces et pilleries qui avaient eu lieu entre eux,leurs compagnons et lignages», hara sinatzaleak (J.de Jaurgain et R.Ritter,»La maison de Gramont»,PP.102 et 112, cité par J.M.Régnier, Histoire de la Soule, tome I, P.160).

Gaüza jakina da gerla zibilek Nafarroakoa erresuma zinez ahültü züela, eta 1512an, beaumontarren lagüngoarekin, azkena eman zeiola Fernando Errege Katolikoak. Ber urtean Frantziako erresumari osoki lotürik egon zen gure Zuberoa, 1449an bürütü konkistaren ondorioz. Urte hartan berean Charles VII.a erregeari men egin zeion Lüküzeko jaunak.

IPARRALDEAN BÜRÜALANO

Ez ziren 1512an ürrentü bi alderdien arteko güdükak,Zuberoan eta Nafarroa Beherean bederen. 1523an Orangeko printzearen arma- dak (lürrekoak prefosta) iparraldea hartü züalarik, espainiarren alde jarri zen Lüküzeko jauna, eta Mauleko gaztelüaren hartzen lagüntü zütüan. Ordariz printzeak hebenko üsatü bi kargü handiak eman zeitzon: Mauleko kapitain-gaztelüzain eta Zuberoako gobernari izentatü zuan.

Haatik Joan Lüküzekoak Mauleko gaztelüa ützi behar üken züan 1524ko Natibitate (Egüberri) altean. Albreteko Henri erregeak Lüküzeko gaztelüa deseginarazi züan, hontarzün güziak hartü, bena 1527an ützülarazi zeitzon Frantziako François I.a erregeak.

XVI. menteko bigerren partean, errelijioneko gerlez baliatü- ren dira Agaramont eta Lüküzeko bi jauretxeak, beren betiko aharren berritzeko : eüskaldün katolikoen bürü agertüko da Atharratzeko Charles de Luxe (Domintxaine, Etxauz eta Ezpeletako jaunekin ), Albreteko Joana erregifiaren lagrt’ntzale aldiz Antoine de Gramont (Larrea eta Beltzuntzeko jaunekin).

Azkenean bakea Henri III.aren eskütik jinen da heben eta besteetan, bena Frantziako Henri IV.a date ber denboran Albreteko Joanaren seme hori.