Pregoia: Noain 2005

Gu ez gara iñoren etsaiak. Gaur ospatzen duguna Getzeko guduka baino zerbait gehiago da. Gure nafartasuna aldarrikatzen dugu hemen. Nafarroaren bihotzean gaude. Baina badakigu hau ez dela Nafarroa guzia. Axular handiak «Nafarroa Garaia» deitu zuen, eta bertze zati bat «Nafarroa Beherea» izendatu.

Bietakoa zen San Frantses (edo Frantzisko) Jatsu Xabierkoa, bertako ama baitzuen, aita berriz Garazi aldetik etorritako Jatsu baten semea. Garazin, eta Baxenabarre guzian. Nafarroako erresumak Frantziako íraultzaraino iraungo zuen; eta bitartean, iparraldea hegoaldarekin bat zegoen hemen,gaur aipatzen dugun batailan Gerla horretan, orokorki, San Frantsesen bi anaiak nafar armadan zeudela badakigu.

Badakigu ere Zuberoa Herriak, Erdi Aro guzian, Iruñeko erregeari zin egiten ziotela, baita Lapurdi Herria Antso Nagusiak eraiki zuela, eta gero ere gaurko mugaren bi aldeetan ondasunak bazituztela gure jaunek, Ezpeletakoek adibidez.

Bertzalde gogoan dugu mila eta berrehungarren urteraino, Nafarroako erresuman egon zirela Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Durango aldea…

Hori guzia (eta gehiago ere) Nafarroa zen, euskaldunon erresuma, europar Estatu subiranoa.

Beraz hemen eta gaur, Nafarroa ospatzen dugu, Nafarroa Garaia noski lehenik, haatik ez hau bakarrik, Nafarroa osoa baino, denbora batez euskaldunon erresuma izan baitzen. Gure historiaren muinean dago, eta historia memoria dugu, izanaren oroitzapena…

Segurki, iraganak gero ezin du diktatu, baina harri batzuk ematen dizkigu, etorkizunaren eraikitzeko. Beraz euskal harri zahar eta sendoak bil ditzagun, berriekin batera, amaren lur osoan: hemen hegoaldean, hor iparraldean, eta han mendebaldean. Elkarrekin aitaren etxea eraiki dezagun, amaren lurrean. Europaren baitan, berriz izan dadila euskal etxe nagusi bat, euskaldun eta euskal herritar guzien bilgunea, bere zazpi ataletan.

Beraz oso-osoan, gora Nafarroa!