La plaza es mía / Plaza nirea da Imprimir
Angel Rekalde   

De nuevo las calles vascas se convierten en campo de batalla. Por esta vez, sólo de modo simbólico. Fue Fraga quien acuñó la frase prepotente de "la calle es mía". Y está visto que no hemos salido de aquella disputa. Por detrás vienen sus herederos e insisten en reclamar la propiedad que, a juzgar por el revuelo, representa mucho interés en juego.

Según vemos, la ideología, el imaginario, a falta de otros soportes, se discute en las placas que ponen nombre, reconocimiento y significado conmemorativo, al callejero que aporta orden y recorrido a nuestros pasos.

Un juzgado español, por más que se titule de Bilbao, ha sentenciado que se retiren los nombres de Txiki y Otaegi de la plaza de Etxebarri. La juez argumenta en su condena que Txiki y Otaegi, fusilados por la dictadura franquista, eran "dos terroristas culpables de su pertenencia a banda terrorista" (sic; la redundancia es recurso de sentencia, de autoridad moral, diríamos, de contundencia). Según esto, el homenaje que les otorga esa plaza atenta contra el "derecho fundamental recogido en la Constitución, como es el del honor y dignidad de las víctimas". Como decía Walter Benjamín, "ni siquiera los muertos estarán a salvo del enemigo si éste vence. Y no ha dejado de vencer nunca".

El nombre de la plaza en litigio fue recurrido por la Delegación del Gobierno ante los tribunales. Una muestra más de la fidelidad de policías y jueces a la legalidad de Franco, y la defensa de aquellos crímenes, más allá del paso de los años, y de los regímenes, y de los cambios (si los ha habido). Que dos personas fusiladas por un Estado de terror, sin la menor defensa jurídica, sin garantías ni derechos, no sean consideradas víctimas por una juez, o por la Constitución que invoca, dice mucho de la catadura moral de este sistema judicial a que nos han condenado.

Tiene bemoles que se nos hable de víctimas y verdugos a cuenta de un episodio siniestro donde los haya, la consumación de unos asesinatos ante un paredón de fusilamiento, al alba, miles de buitres callados van extendiendo sus alas, maldito baile de muertos, toda Europa un clamor contra España y hasta el Vaticano retiró su apoyo incondicional a Franco, a manos de una pandilla de sicarios que nunca ha pagado por sus delitos, que los jueces jamás han procesado, ni investigado, como jamás revisaron los expedientes de desaparecidos y ajusticiados en las cunetas, o los Tribunales de Orden Público...

Otro dato inquietante de estas pendencias judiciales es comprobar cómo se construye sociedad -e imaginario colectivo- sobre soportes policiales: es el caso de los nombres de nuestras calles; pero también se ilegalizan partidos a partir de informes de la policía y la guardia civil (confesión de la fiscalía mayor del reino); se cierran periódicos (recordemos Egunkaria) sobre la resaca del comisario de turno; nuestra prensa, medios de comunicación y políticos de todo rumbo fundan sus declaraciones en filtraciones e información de rango policial, sin la menor cautela ni distancia ante las versiones de una policía que muestra estos instintos.

En fin, hablemos en plata, en cristiano. Sin zarandajas ni repollos jurídicos. Cuando la juez de marras habla de dignidad y reconocimiento, de derechos fundamentales, de víctimas y verdugos, tan sólo está adornando y justificando lo que de hecho es su oficio: el dictar quién es culpable y quién inocente. A quién condeno y a quién absuelvo. Y lo que dice esa sentencia es que Txiki y Otaegi eran culpables, y quienes los fusilaron, inocentes. Que el tribunal les condenó, y punto. Y los mató porque así eran los tiempos, y no vamos a entrar en ello. En resumen, que están bien muertos.

Decía Bertold Brecht que, al final, ni nombres ni ruido, "de esas calles quedará lo que pasó a su través: el viento". Es posible. Para entonces estaremos todos muertos. Entretanto, viendo estas infamias, nos queda el escalofrío.

=    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =    =

Beste behin ere euskal kaleak bataila-zelai bihurtu dira. Oraingoan modu sinbolikoan soilik. Fraga izan zen "kalea nirea da" esaldia larderiaz bota zuena. Eta garbi dago ez garela liskar hartatik atera. Atzetik bere oinordekoak datoz, jabegoa galdatuz tematu baitira, zalaparta ikusirik interes handia dago jokoan.

Dakusagun gisaz, ideologia, imajinarioa, bestelako euskarriaren faltan, kale-izendegiari batetik izena, eta bestetik aitortza eta oroitzapenezko esangura ematen dioten plaketan eztabaidatzen da.

Espainiar epaitegi batek (Bilbokoa deitzen zaion arren) Etxebarriko plazatik Txiki eta Otaegiren izenak kentzeko epaia eman du. Epaileak zigorra emateko esan du Txiki eta Otaegi, diktadura frankistak fusilatuak biak ere, "banda terroristakoak izateagatik errudun ziren bi terrorista" zirela (sic; erredundantzia hau epaitzeko baliabidea da, aginte moralduna, esan genezake, irmoa). Honen arabera, plaza horrek egiten dien omenaldiak "Konstituzioan bildutako oinarrizko eskubidearen, alegia, biktimen ohore eta duintasunaren kontra egiten du". Walter Benjaminek esan zuen: "Etsaiak irabazten badu hilak ere ez dira harengandik salbu izango. Eta ez dio inoiz irabazteari utzi".

Auzitan den plazaren izenaren aurka Gobernuko Ordezkaritzak aurkeztu zuen helegitea auzitegian. Francoren legalitatearenganako polizia eta epaileen fideltasunaren adibide bat gehiago, eta urteen bueltan bada ere, hilketa haien eta erregimenen edota aldaketen (izan badira) defentsa... Defentsa juridiko txikiena gabe, berme eta eskubiderik gabe, Izu-Estatu batek hildako bi lagun epaile batek (edo Konstituzioak) biktimatzat ez hartzeak, sufritzera behartu gaituzten epai-sistema honen maila moralaz asko esaten du.

Hau marka! Honelako zorigaiztoko gertaeraren kontura biktimaz eta borreroez hitz egiten digute; fusilamendu-hormatzarrean burututako hilketak dira, egunsentian, milaka putre isil hegalak hedatzen ari dira, herioaren dantza madarikatua, Europa osoa Espainiaren kontrako aldarrian, Vaticanok ere Francori baldintzarik gabeko laguntza ukatu zion... sikario talde baten esku gertatutakoak ez dira inoiz ordainaraziak izan, epaileek ez dituzte sekula auzipetu, ezta ikertu ere, bide bazterretan desagertutakoen espedienteak errebisatu ez diren bezala...

Epai-liskar hauen beste datu kezkagarria da konprobatzea nola gizarte bat (eta talde-irudikaria) euskarri polizialetan eraikitzen den: gure kaleen izenen kasua da; eta bestela ere, alderdiak legez kanpokotzat jotzen dira Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan oinarrituta (erreinuko fiskaltza nagusiaren aitorpena); egunkariak ixten dira (gogora Egunkaria) ohiko komisarioaren biharamunaren ondorio; gure prentsa, komunikabide eta norabide orotariko politikoek haien adierazpenak polizia mailako informazio eta filtrazioetan funtsatzen dituzte, sen hau erakusten duen polizia baten bertsioen aurrean inolako distantzia edo zuhurtziarik izan gabe.

Hitz batez, mintza gaitezen garbi. Ergelkeria juridikorik gabe. Delako epailea duintasun eta aitortzatzat ari denean, oinarrizko eskubideez, biktima eta borreroez, berez bere lanbidea dena justifikatzen eta hornitzen ari da: erruduna eta errugabea zein diren esatea. Zein auzipetuko dudan eta zein aske utziko. Epai horrek dio Txiki eta Otaegi errudunak zirela, eta fusilatu zituztenak, errugabeak. Auzitegiak zigortu zituen eta listo. Eta hil zituen garaia halakoa zelako, eta ez gara kontuan sartuko. Laburbilduz, oso ondo hilak daudela.

Bertold Brechtek zioen, azkenean, ez izen ez zalaparta, "kale horiez, haietatik pasatu zena geldituko da: haizea". Baliteke. Ordurako denak hilak izango gara. Bitartean, gezur hauek ikusirik, hotzikara gelditzen zaigu.

Publicado por Nabarraldek argitaratua