Zuberoako azken Bizkontea

Züberoako 12. bizkonte ezagüna izan zen azkena, Auger III de Mauléon (1257-1261 eta 1296-1307). Nafarroako erregeen zerbütxüko egon zen 46 urtez (1261-1296 eta 1307-1318), Akitaniako dükarekin zütüan aharren ondorioz. Akitaniako dükerrian zagoan Züberoa, bena Iruñeko erregeekin lotüra handiak bazütüan, Antso Nagusiaren denboratik bederen. Lotüra horik azkartü zütüan Auger-en aitaitak (attattak), gero aitak. Hau Akitaniako dükaren ganik hürrüntü zen, bena horren armadaren aitzi güdükan hil zen 1257an.

Gerla hori aitzina eramanen dü Auger-ek, bere amarekin. Auzia galdürik, bi aldiz Nafarroan aterbetzen da Auger, eta azkenean hor hilen 1318an. Erresumako «ricombre» zen, Arradako jauna eta gudarosteko (lür armadako) banderazain, aitzindaria. Bere denborako kapitain handienetarik izan zen Züberoako azken jauna.

LE DERNIER VOCOMTE DE SOULE

Le 12ème vicomte de Soule, et aussi le dernier, fut Auger III de Mauléon (1257-1261 et 1296-1307). Il servit les rois de Navarre pendant 46 ans (1261-1296 et 1307-1318), à la suite des dissensions qui l’opposaient au duc d’Aquitaine. La Soule était dans le duché d’Aquitaine, mais elle entretenait des liens étroits avec les rois de Pampelune, depuis au moins le règne de Sanche le Grand. Ces liens furent renforcés par le grand-père d’Auger, puis par son père Ce dernier refusa l’allégeance au duc d’Aquitaine, mais il monrut face à son armée d’invasion.

Auger continua 1a lutte auprès de sa mère. Ayant perdu la partie, il se réfugie par deux fois en Navarre, où il mourra en 1318. Il était ricombre de ce royaume, seigneur de Rada et porte-étendard (commandant en chef) de l’armée navarraise. Le dernier vicomte de Soule fut un des plus grands capitaines de son temps.

EL ÚLTIMO VIZCONDE DE SOLA

El duodécimo vizconde de Sola, y también el último, fue Auger III de Mauleón (1257-1261 y 1296-1307). Sirvió a los reyes de Navarra durante 46 años (1261-1296 y 1307-1318),a favor de disensiones que le oponían al duque de Aquitania. Zuberoa estaba en el ducado de Aquitania, pero mantenía estrechos lazos con los reyes de Pamplona, por lo menos desde el reino de Sancho el Mayor. Estos lazos los reforzó el abuelo de Auger, y luego su padre.

Este, se negó a rendir vasallaje al duque de Aquitania, pero murió frente al ejército invasor.

Auger continuó la lucha al lado de su madre. Perdió la partida y se refugió dos veces a Navarra, donde murió en 1318. Era ricombre de este reino, señor de Rada y alférez mayor, pues comandante en jefe del ejército navarro. El último vizconde de Sola fue uno de los mayores capitanes de su tiempo.

AUGER MAULEKOA, ZUBEROAKO AZKEN JAUNA

1- Auger III de Mauléon, 1237 altean sortü zen : 20 urteetan Züberoako bizkonte agitü zen 1257an. Aitaita (attatta) Erramun-Gillen IV, ordünko jauna : Akitaniako dükerrian egona gatik, Nafarroako Teobaldo (Thibault) I.ari zin egin zeion 1234an.

Auger-en aita, Erramun-Gillen V.a zateana (1244-1257) : honek ere bere aldian Nafarroako ber erregeari zin eginen zeion 1244an.

Bere lagüngoa hitzemaiten zeion Akitaniako düka zen Ingalaterrako erregearen aitzi (aurka, kontra) ere, sekülan eta hau Nafarroako lürretan sartü balin bazen. (Ikus honi jünto den ageria).

2 – 1245ean Erramun-Gillen V.a jeiki zen Henry III. errege-dükaren aitzi, beste jaun elibatekin batean. Akitaniako dük-errege horrek bere küinata Züberoaren hartzera igorri züan : Simon de Montfort, Leicesterreko jaun kontea. Erramun-Gillen Mauleko gaztelüan hertsatü züan, setiatü, tinkatü, azkenean hartü. Indarraren aitzinean zeditü behar üken züan Züberoako jaunak. Dükarekiko bakea sinatü züan 1252an, hortako isun handi baten isurtzea hitzemanez : 10.000 «sols morlans».

1252. urte hortan, Henry III. errege-dükak Simon de Monfort baztertü züan, bortitzegi zelakoan, eta horren ordez Gaskoniaren bürü ezari bere seme gehiena, Edouard printzea, 1249tik Akitaniako dük zena. Haatik honekin ere gaizki jin zen Erramun-Gillen V.a. Gora-behera elibaten ondotik, aferak txarreneala heltzen dira 1257an. Edouard printzeak Etienne Longue-Epée senexala igorten dü Züberoaz jabetzera. Honek bere gizonekin Arüeko Beloskar gaztelüa hartzen dü. Gero, bere lürra zaintü nahiz, ezpata esküan hilik erorten da Erramun-Gillen V.a.

3 – Andere Markesa alargüntsa, bere semeekin batean, berehala jeikiko da Akitaniako armadaren aitzi. Biarnoko bizkontea arartekari sartürik, bakea hitzartzen da berriz, 1257ko ürrietaren hamekan, Maulen.

4 – Berriz jeikitzen da Auger III.a hain ontsa non Longue-Epée senexalak bere gizonekin leküa hüstü behar düan.

5 – 1259: Pariseko tratüa, Henry III Ingalaterrakoaren eta Frantziako Louis IX «saintüaren» artean. Henryk Louis-i men egiten deio Gaskoniako lürrarentzat ( Henri Plantagenet-ek 1169an egin züan bezala) : horrez aitortzen dü hor dela Akitaniako dük bezala, eta ez Ingalaterrako errege bezala. Beraz «Akitania ingelesa, Züberoa ingelesa, Lapurdi ingelesa» erranaldia, zinez anakronikoa da: oraiko Estatü jakobinoaren ikuspegia igaranari sakatzen deiogü, eta horrek ez dü zentzürik Erdi Aroan.

Bakeak bere saria badü beti, norbaitek pakatü behar dü : ahülenak üsüan. 1259koa, Auger-ek pakatü beharko dü. Gaskoniako gotorlekü hoberena da Mauleko gaztelüa, ez deio sekülan üko egin Edouard printze-dükak. 1260an bere armadarekin agertzen da gaztelü horren aitzineala. Mustraka horren ondotik . Auger-ek plegatü behar üken züan. Urrats mingarri baten egiten lagüntü züan Aita Saintüaren aholküak : hari esker ohorea salbü züan. 1261eko azaroaren hiruan, bere bizkonterria ützi zeion Edouard-i, Landetako hontarzün elibaten trükü, horik zirelarik Angoumé, Saas eta Saubusse herriak, gehi Marensin-eko lürra.

6 – 1261tik aitzina, Auger ikusten dügü Nafarroako erregearen zerbütxüko : Thibault (Teobaldo) II.a da oraikoa (1253-1270). l270an algarrekin joaiten dira 8. eta azken kürütxadala. Horren bürü da Louis IX «saintüa», Frantziako erregea eta Thibault-en aitaginarreba (ataxüna erran niro sinplekiago, nahiz ez den osoki ber gaüza : bena frantsesez «beau-père» erraiten da bientako, aiseziaz) : horren alaba Isabelle esposatü dü Teobaldok).

Palestina zen helbürüa: Jesükristoren hilobia libratü behar zen. Bena Tünisialat desbideratzen da itsas armada. Zeren ote? Sizilian errege zen Charles I. d’Anjou, Saint-Louis horren anaia. Tunisiako aüzoekin zütüan aferak xuritü nahi üken zütüena ote igaraitean?

Dela dela, kiristiak gaizki elki ziren. Izigarriko beroa ediren züen Tünis aldean, gaineala pesta izurritea bildü. Hartarik hilen dira; Louis IX han berean, Thibault Sizilian, Auger-en egintzez berririk ez dügü salbü nafartarrek güdüka txipi elibat irabazi zütüela, balentia handiak eginez, nahiz ez ziren zonbait ehün baizik.

7 – 1274-ko agorrilaren 27-an, Auger III.a Nafarroako Estatüen bilküran dago, erresumako zaldün eta «ricombre» bezala. Jünta hortan Joana I.a erregiña gazteñia handitü artean, gobernaritako haütatürik da Pedro Sanchez de Monteagudo, Cascante-ko jauna. Delibero horren ageria sinatzen dü Auger-ek, Züberoako ikurra berme. Hor lehentze agertzen da Züberoako lehoa, Baskoniako lehotik jina : oraiko eüskal ikurretarik zaharrena da Baskoniako hori, arrano beltza eta kateak beno lehen sortüa.

1274-tik 1305-eala erregiña date Joana I.a. 1305-eko arramaiatzaren bostean itzaliko da Parisen, 34 urteetan, dolü handia ütziz Nafarroan. Hari zor zaio Parisen «Collège de Navarre» famatüa. Philippe IV le Bel esposatü züan l284-an. Honek Nafarroa gobernatüko dü hürrüntik, bena hertsiki, Frantziako zati arrunta balitz bezala, hebenko Forua (Konstitüzionea) errespetatü gabe.

Nafarroaz baliatüren da Aragoi eta Gaztelaren ataka eta erasotzeko.

8 – 1294-an, gerla berriz hasten da Frantziako eta Ingalaterrako erregeen artean. Auger, Philippe «le Bel-en alde jarten da: Frantziako erregea, Nafarroako errege da ber denboran, emazteari esker. Züberoaz jabetzen da Auger.

9 – 1299-an, Auger-ek hiri berri bat eraikarazten dü Atharratzen: «Villeneuve-les-Tardets» delako bastida. Maule beno lehen hiri gradoala heltü da beraz Atharratze, haatik mauletar bati esker.

Arren kito biak, eta gibeleko minik ez düen güziak botzik!

10- 1303an, algarrekin baketzen dira Edouard I.a eta Philippe le Bel. Frantziako erregeak Inglalaterra-koari Akitania üzten deio berriz horko dük bezala, bena ez errege bezala.

Hor ere Auger-ek bakearen saria pakatüren dü. Aita Saintüak eta Philippe le Bel-ek ahokatzen düe Züberoaren üztera : Akitaniako dükari doakio gure Herri hau. Nafarroalat badoa Auger, Züberoako azken bizkontea. Jagoiti gure jauna date Akitaniako düka ete gero, 1449-ko güdükatik landa, Frantziako errege konkistazalea.

11 – 1307-an Louis le Hutin erregeak Auger izentatzen dü bi kargü handitan : batetik Arradako jaun egiten dü, bestetik erresumako «alferez mayor» eta banderazain, hots lür armadako aitzindari. Sari bikün ederra, ezin üka! Artetik erran dezadan, iparraldeko irakurleentzat, 1305-en Nafarroako errege sartü zela Louis le Hutin, Joana I.aren eta Philippe le Bel-en semea.

Aita bizirik züan orano,eta Frantziako errege zatean hil arterano: 1314-an zentü zen. Ordüan Frantziako tronüala igan zen Louis. «Roi de France et de Navarre» izan zen beraz, aita zena bezala. Bi korohatzeen duta ezbardinetarik ageri da ez zirela bat, bi erresuma eta erreinüak.

Louis horrek ere oritzapen txarrak ützi zütüan Nafarroan. Parisetik gobernatzen züan, aita zenak bezala. 1307-an bijita bat egin züan Nafarroan, haatik hobe zükean Parisen egonik, nafartarrer hon güti ekarri beitzüan. Frantzes kargüdünak izentatü zütüan heben burrustan. Haietan Auger, bena eüska1düna zen hau, eta Nafarroari aspaldidanik etxekia.

12 – 1312-an, Nafarroako Estatüen bilküran parte hartzen dü Auger-ek, «ricombre», Arradako jaun eta armadako aitzindari gradoekin.

1314-an, beste jaun eüskaldün elibatekin, Etxarri-Aranazko hiri berriaren Forua sinatzen dü. Aralar aldean, Gipuzkoarekiko mügaren zaintzeko eraikirik da hiri berria. Gogoan edüki dezagün Gaztelako erresumari lotürik zela Gipuzkoa, 1200. urtean hartü beitzüan Gaztelako erregeak, Araba eta Durango aldea bezala, nahiz azken hau urte zonbait berantago.

13 – 1318-an itzaltzen da Auger III.a, Züberoako 12. bizkontea, eta süstut azkena. Bere denborako kapitain handienetarik izan zen, P.Haristoy apez historiazalearen arabera. Adin ederra bildü züan denbora hartuko, 81 urteetan zentüz. Haren izena, Mauleon, bizirik dago Nafarroa Garaia, haren ondokoetan.

Züberoan ere bizi dadila berriz, oritzapenari esker, bere lürralde honen autonomia handitü nahiz erauntsi beitzüan azkarki, Nafarroarekiko lotürak emendatüz ber denboran. Biak ederki zerbütxatü zütüan : etsenplu hona guretako.

1327-an Züberoako zinegotziek bizkonteen zina arraberritü züen Iruñeko erregearen aitzinean. 1385-ean Nafarroako errege batek Muskildiko San Antonin bakearen ermita eraiki züan. Hantik ageri da Auger-en gaztelüa, Maulen Alfontso Borrokalariak 1122-an eraiki edo azkartü züana. Katea ez da hautse. Züberoan bizi da beti eüskal gogoa, nafar ametsa, herritar andana baten baitan.

NAFARROAKO ERREGEARI EGINIKO ZINA

«Serment de foi et d’hommage prêté par Raymond-Guillaume V. vicomte de Soule, à Thibault ler, roi de Navarre, à 0lite, le 13 juillet 1244.

«Je suis tenu de vous servir contre tous les hommes du monde, comme un loyal vassal doit servir son seigneur, nommément contre Béarn et Agramont, contre tous les hommes du monde, sauf contre cette terre que le roi d’Angleterre tient totalement sous se main et sous son domaine. De plus, je promets, si le roi d’Ang1eterre ou le sénéchal de Gascogne ou qui que ce soit, marche contre votre terre, de vous aider en la défense, comme loyal vassal est tenu envers son seigneur, de ne marcher contre vous pour personne, de tenir, observer et garder loyalement toutes ces choses. Je fais cet hommage à vous, mon seigneur, don Thibault, des mains, de la bouche, de bonne foi et sans aucune tromperie «

MORET, «Annales de la Navarre», L.21 (cité par MENJOULET,»Chronique d’Oloron», P.322, et Jean-Marie REGNIER,»Histoire de la Soule», T.l, P.l09).

BIBLIOGRAFIA

– Moret, Menjoulet, Régnier (goian)

– Jean de JAURGAIN, «La Vasconie», 2 tomotan, Paue, 1892-1902. 1.a berriz agertü dü 2004-an Paueko Princi Negue Editor etxeak, 2.a laster agertüko düala hitzemanez.

– Pierre NARBAITZ, «Nabarra ou quand les Basques avaient des rois», Zabal, Baiona, 1978.