«Iruñea: Izanaren Hondamendia» dokumentalaren emanaldia Durangoko Azokan

 

EGUNA: ABENDUAK 6, LARUNBATA

ORDUA: 13:30 – 14:30

Nabarralde elkartea.

Dokumentalaren aurkezpenean Joseba Asiron historialaria eta Angel Rekalde (Nabarralde) egongo dira.

Iruñeak, nafar Estatuaren hiriburuak, ondarearen aurkako eraso anitz jasan ditu: arkitektonikoak, euskararen aurka, aztarnategi arkeologikoen aurka, Euskal Jai pilotalekua…

Agintariek, beren burua zuritzeko, “quevienenlosvascos” aitzakia darabilte behin eta berriz. Beste batzuek aldiz, euskaldunak hemen gaudela, eta hemengoak garela argudiatzen dugu. Ahotsak ahots, hiriak bere historia propioa narratzen du aztarna eta toponimoen bidez. Berezko ahotsa dauka. Eta memoria hori da hain zuzen, hiriak ezagutzera ematen duen identitate hori, ezabatu nahi dutena.

  • Urtea: 2014
  • Iraupena: 30 min
  • Zuzendaria: Ruben Marcilla
  • Gidoia: Angel Rekalde

Irunea_izanaren_hondamendia_AURKEZPENA_DURANGO