Batzarrak, jatorrizko antolaketa


«Batzarrak, jatorrizko antolaketa. Patxi Azparren
Martxoaren 19an, 19:30etan, Biteri Kultur etxean.

Orokorrean, jatorrizkoa ez da zertan ona edo txarra. Jatorrizkoak kalte egiten badigu baztertzeko modukoa da, onurak ekartzen baditu, berriz, babestu beharrekoa.

Euskal Herrian jatorrizkoak diren hainbat ezaugarri ditugu, izan ere, munduaren txoko honetan erro sakonak dituen kulturak bizirik dirau. Ezaugarri berezi horiek jendarte sisteman ere isla izan dute eta horietako bat, oso interesgarria, antolaketa ereduan aurki dezakegu, batzarretan, alegia.

Gure ustez, Euskal Herriko antolaketa ereduan Europako aitzineko antolaketa soziokultural, sozioekonomiko eta juridiko baten aztarnak aurki daitezke, eta bide batez, egungo jendarterako lanabesak sor ditzakegu.

Hausnarketa “heterokronikoa” proposatzen dugu, iragana, oraina eta etorkizuna batera kontuan hartzen dituena. Saiakera forma du Patxi Azparrenek liburu batera emandako gaiak: Batzarrak, jatorrizko antolaketa. Ekonomia soziala, lurraldetasuna eta partehartzea. Egungo Euskal Herriantzat tresna izatea nahi du, ikuspegi berri baten laguntzaz, gure dohainen eta ahalmenen jabe izan gaitezen eta nahi dugun herria birsortzeko, berrasmatzeko, berrantolatzeko gaitasuna eduki dezakegula senti dezagun.»

Informazio gehiago bideo honetan:
{vimeo}85918037{/vimeo}

Batzarrak-P-Azparren