Sarrera

Trailer

Agenda

Berriak

Erosi

 

1512. NAFARROAREN KONKISTA


 

Navarra Euskal Herria:

Mendeetan zehar Gaztelak Nafarroari egindako presio militar eta politikoa, Aragoi eta Frantziarenaz gaindi, errukigabea izan zen. Bureba, Errioxa, Bizkaiaren zati bat, etab. kendu ondoren, estatu baskoiaren kontrako gerra saila behin-behinez eten zen 1177ko Londreseko Laudoarekin.

Bakeak gutxi iraun zuen. 1200ean Gaztelak Nafarroaren mendebaldeko zati bat (egungo EAE) okupatu zuen. 1462an Sonsierra konkistatu zuen. 1512an Albako Dukeak independente zen nafar lurraldea inbaditu zuen, eta 1530ean, altxamendu eta matxinada askoren ondoren, espainiar armadak bortuz bestaldetik (Nafarroa Beherea) alde egin zuen, Pirinioetatik haratagoko okupazioa neketsua baitzen.

Bortuz bestaldeko Nafarroak estatu gisa aske jarraitu zuen 1620an Luis XIII.ak frantses koroara bildu zuen arte.